XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mr. =mCk=ee azpiko solairuko gizon zurbil, malgu itxurakoa zen.
Bizarra egin berria zuen, masailean oraindik xaboi arrasto bat geratzen zitzaion eta.
Haren emazteak miztor galanta zuen, eta odolgabea, nahikoa polita eta jasanezina zen.
Harro esan zidan senarrak ezkonduez geroztik ehun eta hogeitazazpi aldiz erretratatu zuela.
Mrs. Wilsonek soinekoa lehentxoago aldatua zuen eta orain arratseko traje barroko bat zeukan soinean, ehun arinez egina eta krema kolorekoa, eta gelan barrena ibiltzean honek lurrari ematen zizkion arrastadekin etengabeko xarrastakoak egiten zituena.
Trajearen eraginez haren nortasuna ere aldatu egin zen.
Garajean hain nabarmena zen bizkortasuna, harrotasun txundigarria bihurtua zen.
Haren farrea, imintzioak, adierazpenak une batetik bestera gero eta itxuratiago bihurtu ziren, bera puztu ahala gela txikiagotuz joan zen haren inguruan, eta azkenean kez betetako gela hartan ardatz kirrinkari, zalapartatsu baten inguruan jira-biraka zebilela zirudien.